← Atzerantz

Mapeogunea

KOMUNITATEAREN ONGIZATEA MAPEATZEN

Pertsona gutxi batzuek gure bizitzak nola antolatu erabakitzen duten gizarteetan bizi gara. Gizarte-eredu honek, gure autonomia eta antolatzeko, jarduteko eta erabakitzeko gaitasuna mugatzen dituzten egiteko modu batzuen mendeko egin gaitu. Horrek guztiak berekin dakar herritarren gaitasunak eta indarguneak ezkutuan eta ikusezin geratzea, eta, ondorioz, elkarrekin sortzeko eta lan egiteko aukera galtzea.

Bestalde, osasunaz ari garenean, askotan patologiarik eza bezala ulertzen dugu. Baina osasuna hori baino askoz gehiago da: ondo sentitzea, ondo egotea eta ongizatea da; ez bakarrik maila pertsonalean, baita komunitarioan ere: komunitatea garelako eta komunitatean bizi garelako.

Hasieran esaten genuen bezala, pertsonek gaitasunak, indarguneak, kezkak, beharrak eta nahiak ditugu eta, orain arte, ez dira baliabide eta potentzial komunitario gisa haintzat hartu.

Inguruneaz gozatzeko edo beste pertsona batzuekin espazioak partekatzeko bide berde batean pentsatzen dugunean, kontuan hartzen dugu zer nolako ekarpena dakarren gure ongizatean, gure osasunean eta gure komunitatean? Aurkezten dugun tresna honen helburuetako bat hori da: ongizatea ekartzen digun horretan eta ondo sentiarazten gaituen guztian pentsatzea.

Baina, batez ere, gauza horiek guztiak identifikatzea, balioan jartzea eta publiko egitea. Gure ongizatea hobetu dezaken edozer identifikatu eta guztion artean mapa bat sortzea da gure asmoa: gure udalak kirola egiteko eskaintzen digun espazio publikoa, aire zabalean irakurketak antolatzen dituen gure auzoko kultur elkartea edo ogia erostera goazenean goizero irribarretsu agurtzen gaituen auzokidea...

Ohiko galderak
  • Zer da aktibo bat osasunean?

    ertsonen osasuna edo ongizatea zaintzen, sustatzen edo hobetzen duten aberastasunak, faktoreak edo baliabideak dira. Pertsonen, auzoen eta komunitateen ondarea dira, gure osasuna mantentzen dutenak.

  • Zein da osasunaren aktibo baten eta baliabide baten arteko ezberdintasuna?

    Baliabideak lurraldeak ematen ditu eta aktiboak komunitateak identifikatu eta balioesten ditu.

  • Zergatik lan egin osasuneko aktiboekin?

    Herritarrengan osasuna babesteko eta sustatzeko faktoreak indartzen dituelako, gaixotasunaren prebentziotik haratago. Ebidentzia dago osasunean eragin handiena duten faktoreak sozialak direla, faktore genetiko edo biologikoen aurrean -azken hauek, gainera, ezin ditugu aldatu-.

  • Zer da aktiboen mapaketa?

    Komunitateko pertsona guztien osasunari laguntzen dioten aktiboen balioa jasotzen duen prozesua da. Gure ingurune hurbilean ditugun baliabideak, pertsonak, esperientziak edo ezagutzak dira, eta erabiltzen ditugunak (edo erabil genitzakeenak). Mapeoaren sendotasuna prozesuan bertan dago: taldea, sarea, auzoaren parte-hartzea, jabetzea, aitortza... sortu nahi baititu.

  • Nork mapatzen ditu aktiboak?

    Pertsona guztiek mapeatu dezakete. Komunitateko eragile ezberdinak honako hauek izan daitezke: herritarrak, talde profesionalak eta teknikoak, erakundeak, elkarteak, etabar.

  • Zer ematen du mapaketa batek?

    Komunitate baten osasuneko aktiboak identifikatzen ditu, loturak sortzeko, komunitatea indartzeko, pertsonen ongizatea eta lurraldearen ezagutza hobetzeko. Gure esku jartzen du aktibo horiek ezagutzeko eta haiekin konektatzeko aukera.

  • Zein helburu ditu web orri honek?

    Gure osasuna hobetzen lagun dezaketen tokiko aktiboak (guztion artean identifikatuak eta aitortuak izan direnak) eskura jartzea eta herritarrei eskaintzea. Baliabideen banaketa aztertzea, arloka/zonaka, eta ekintza-guneak identifikatzea, ondoren garatzeko edo indartzeko.

Política de privacidad

Puedes leer nuestra política de privacidad en la página enlazada a continuación:

Política de privacidad
Esta obra está bajo Licencia Creative Commons Atribución-CompartirIgual 4.0 internacional Los datos recopilados están bajo licencia ODbL 1.0. El código fuente de la plataforma está disponible bajo una licencia General Public License 3.0.